BEHIN-BEHINEKO ONARPENA EMAN ZAIO PLAN OROKORRARI

2021ko martxoaren 22ko osoko bilkurak behin behineko onarpena eman zion Mañariako Plan Orokorrari. Izapide honetan, hasierako onarpenaren ondoren egindako jendaurreko erakustaldiaren ondorio ziren aldaketa eta zuzenketak jasotzen ziren. Izapide hau burutu ondoren, espedientea Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu Batzordera eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ingurumen organora bidaltzen da behin betiko onarpena lortzeko.

Eskerrik asko aurreko faseetan parte hartu duzuen guztioi! Jakinaren gainean izango zaituztegu ondorengo izapideetaz.

Los comentarios están cerrados.