Hiri-antolamendurako Plan Orokorraren Parte hartze Prozesua
Plan de Participación del Plan General de Ordenación Urbana
EUS Mañariako Udalak gaur egungo herriko hirigintzako plangintza diren Arau Subsidiarioen berrikuspenerako lanekin jarraitzen du. Aurrerakin dokumentuan (2014ko ekaina) eta hiritarrek hari egindako iradokizunak oinarritzat hartuz, Udalak Hiria Antolatzeko Plan Orokor (HAPO) berriaren hasierako onarpenerako lehen zirriborro bat egin du. Horregatik, eta berari hasierako onarpena eman baino lehen, Lantegi tematiko batzuk antolatu dira DATORREN EKAINAREN ...
kartela_aste kulturalaJoan den maiatzaren 15ean, arratsaldeko zazpiretan udaletxeko batzar aretoan, Mañariako Aste Kulturaleko ekintzen barruan, solasaldi bat izan zen etorkizuneko Plan Orokorrari buruz. Bertan, erredaktore-taldeko bi kidek azaldu zituzten prozeduraren gorabeherak eta dokumentuaren norainokoak. Hamar bat pertsonek parte hartu zuten, beraien kezka eta galderak azalduz. Parte-hartzeak jarraituko du laster ekitaldi gehiagorekin. El pasado 15 de ...
Mañariako parte-hartze prozesuan jasotako sei alternatibak aurkezten dira. Hauetako bat Mañariako hirigintza etorkizuna antolatuko duena izango da. Sei alternatiba hauek oinarri amankomun bat dute: • Alde batetik, izaera publikoko espazio libreek osaturiko ardatz nagusia, Mañariko errekan zehar gauzaturikoa. • Bestetik, Andra Mari kalearen zabaltzea, Izurtzatik datorren bidegorriaren jarraipena, harrobien berreskurapena, etab. Proposamen hauetan, proposamen errealak ...
Aurrerapena jendaurrean eta behin betiko onarpenaren zain egonik, azken txanpan sartuta gaude. Epe honetan herritarrok sujerentziak egiteko epean sartuta gaude eta Plan Orokorraren Aurrerapena ahalik eta gehien ezagutzera emateko azken esfortzua egiten ari da Udala. Herrigunea nola antolatu erabakitzeko herri galdeketa bat planteatzen da Udaletik eta herritarrei edukinak eta metodologia azaltzeko hurrengo agenda aurkezten dizuegu: ...
2013ko udazkenean Plan Orokorraren Aurrerapenerako prozesu parte-hartzaileari hasieran eman genion eta 2014ko udazkenean prozesu hau amaitutzat ematea da Mañariko Udalaren asmoa. Denbora tarte honetan, bide hau alkarregaz egin dugu eta zu, mañariar hori, prozesu honen bukaera protagonista izatea nahi izan dugu. Aurretiaz egin den prozesu parte-hartzailetik eratorrita, Plan Orokorrak garatuko duen eta hurrengo herri kontsultan ...
Ariketa honela planteatu zen. 60 – 80 etxebizitza bitarteko proposamena, eraikin publiko eta espazio libreaz konbinatuta. Aukerak era askotarikoak, eremu bakoitzak bizpahiru alternatiba hartzen baitzituen, eta ezerez egitearen aukera baita ere. Hogei bat proposamen izan ziren guztira, eta hauetatik hiru nagusienak jaso eta preferendumean izango diren alternatibak marraztuko ditugu. Hurrengo urratsa izango da hori, parte ...
Pasaden Abenduaren 12ko tailerrean PONDERAZIOAREN ideia jaso genuen. Honetarako, 6 faktore hauen arteko GARRANTZIA neurtu nahi izan genuen, beraien artean ordenatuz. Lehentasunaren arabera zenbakiak ipiniz alegia. 1- Malda 2- Eguzkiztapena 3- Motore bidezko irisgarritasuna 4- Oinezko irisgarritasuna 5- Herri Eredua 6- Zarata Malda: Maldarik gabeko eremutan eraikitzeak abantaila teknikoak suposatzen ditu. Eraikuntza hauek, bai etxe, ...
20 bat lagun izan ginen lurren egokitasunaren baloraziorako tailerrean. Herri ereduaz aritu ginen lehenik, nukleo konpaktu bat izatearen eta hazkunde motaren inguruan. Ondoren, hirigintza erabilera ezberdinen ikuspegitik lurren balorazioa egin genuen. Lur hauek etxebizitza, industria, ekipamendu (eraikin publiko) edota espazio publikorako egokiak diren edo ez jakiteko. Baina baita ere, kontserbatuak izateko egokiak diren baloratu dugu. ...
26 lagun elkartu ginen Balorazio maparen tailerrera, eta jakinmina nabaria zen pasaden egunekoak zertan geratu ziren ikusteko. Lehen diagnostikotik jasotako leku aipagarrienak planoan bilatzera ekin genion lehenik. Iturriak eta balio naturalak, monumentuak eta balio historiko eta kulturalak, izan ziren besteak beste, planoan aurkitu beharreko “puntuak”. Puntuz puntu, Mañariako leku aipagarrienen konstelazioa osatzen joan ginen, ...
28 lagun elkartu ginen diagnostikorako lehen tailerrean. Gaijartzaileen antzera, hiru hipotesi luzatu genizkien. Mañariara datorren familia, “Perttu” turista finlandiarra, eta zientzia fikziozko film horietan bezala, gasolio gabeko etorkizun berri bat. Egoera hauek aitzaki bezala harturik, herriak zer nolako abantailak dituen bota dugu eta zeintzuk kasuan kasuzko desabantailak. Zer aldeko eta zer kontran, kontran dauden askok ...
Hamairu bat ume elkartu ziren udaletxeko musika aretoan, 6 neska eta 7 mutil. Bi urtetik 10 urte bitartekoak, gehienak apur bat txikiak Mañaria dena eta ez denaz ezer adierazteko, baina modu batean edo bestean irizpide argiak azalerazi dituzte. Mañarian gustokoen zutena marrazteko eskatu genien lehenik eta bestetik, herriak ez zuen eta gustokoa zuten zerbait irudikatzeko. ...
Mañariako Plan Orokorra egiteko, gazteek hurrengo 10 urtetan izango duzuen etxebizitza beharraren benetazko datuak behar ditugu. 18 eta 30 urte bitarteko adina baduzu, inkesta hau beteaz, lagun gaitzakezu. MAÑARIAN BIZI NAHI DUZULAKO, ETORKIZUNA ZURE ESKU!! Inkesta betetzeko link-a
Abiatu nahi dugun parte hartze prozesuaren bitartez, gaurkotutako eta herritarren adostasunez eraikitako dokumentu berriaren idazketaren erronka dugu, zuen ekarpenez gaur egungo egoeraren diagnostikoa egitea, beharrak zehaztea eta hauei erantzun emango dien proposamenetara iristea. Parte hartzea, ezinbesteko tresna bilakatzen da. Herritarren gaur egungo egoeraren perzepzioaz gain etorkizunerako asmo eta nahiak jasotzeko beharrezkoa dugu. Arazoak identifikatzeko eta ...