Agenda

 

Tailer guztiak ostegunean eta arratsaldeko 19:00etan egingo dira udaletxean.
Todos los talleres se realizarán los jueves a las 19:00 de la tarde en el ayuntamiento.

 

Diagnostiko tailerrak

Talleres de diagnóstico

 

18:00etan “Mañariako esploratzailea” haurrentzako tailerra.

Adin ezberdinetako haurrek beraien begirada azalduko dute, marrazki, argazki eta bestelakoetaz baliaturik. Haien irudimena eta ikuspegia benetan dira prozesu honetan baliagarriak. (iraupena: 2 ordu)

“Mañariako esploratzailea” taller para los niños y niñas.
A través de dibujos, fotografías y otros materiales, nos darán su visión del pueblo. Sus puntos de vista y su imaginación serán muy valiosos para el proceso participativo (duración: 2 horas).

19:00etan aurkezpena

Aurkezpen orokorra egingo da prozesua zelan garatuko den deskribatuko delarik. Talde teknikoaren eskutik Plan Nagusiaren nondik norakoak argituko dira.

Se hará una presentación general en la que se describirá como será el proceso. El grupo técnico explicará los entresijos del Plan general, haciéndolo asequible a todo el mundo.

20:00etan “puzzle erraldoia”

Mañariako irudi baten “puzzle erraldoia” osatuko dugu denon artean.

Entre todos los asistentes haremos un puzzle gigante de Mañaria.

 


Herriko azpiegituren azterketa eta balorazioa egingo dugu, etxebizitzaren beharraren egoera eta Mañariako ingurune naturalarena. Herriak dituen alde positibo eta negatiboak mahai gainean ipiniko ditugu.

Haremos una valoración y análisis de las infraestructuras que tenemos en el pueblo, la necesidad de vivienda y la situación natural de Mañaria. Se pondrán encima de la mesa los aspectos positivos y negativos del pueblo.

 

Talde teknikoak diagnostiko teknikoa azalduko du, eta aurreko tailerretan ateratako ideien pilaketatik guztion artean Mañariako balorazio mapa osatuko dugu zer eta nola ikusten dugun adieraziz. Plano gainean lan egingo da, tokian tokiko arazoak eta onurak identifikatuz.

El equipo técnico explicará el diagnóstico y, con todas las ideas que han salido en los talleres anteriores, entre todos conformaremos los mapas de valoración expresando qué y como lo valoramos. Trabajaremos sobre planos, identificando en cada lugar sus problemas y beneficios.

 

Proposamenetarako tailerrak

Talleres de propuestas

 

Tailer hauetan berriz ere taldeka, Mañariako lurren egokitasuna aztertuko dugu, zer eta zertarako egoki den esanez. Lurren egokitasuna, bere horretan kontserbatzeko, hirigintzaren garapenerako eta herritarren harremanetarako beharrezkoak diren eremuak kokatzeko.

En este taller se analizará en grupos la idoneidad de suelos de Mañaria, estableciendo los diferentes suelos y para que son idóneos. Catalogaremos que suelos se deben proteger, cuales desarrollar urbanísticamente y cuales son convenientes para desarrollar relaciones sociales.

 


Mañariako Plan Nagusirako alternatibak zehaztu eta aukeratuko dira. Herri eredua, garapen maila eta moduak zehaztuko dira, ortzemugan zein Mañaria ezarri nahi den erabakiz.

Presentación y elección de alternativas para el Plan General de Mañaria. Se analizará el modelo de pueblo, su nivel de desarrollo y modos, para decidir cúal es el más adecuado para el futuro de Mañaria.