Parte-hartzea

Eta zergatik parte hartu behar duzu zuk honetan?

Mañaria eraikitzeko oso lanabez garrantzitsua da Plan Orokorra eta lehenengoz egingo da mañariarren parte hartzearen bitartez. Plan honek hamarkada bat barru izan nahi dugun Mañaria diseinatzen du eta diseinu horretan herritar ahalik eta gehienek parte hartu behar dute. Berdin da gure adina, sexua edo ogibidea, Mañarian bizi garenok gure herriaz badakigu, denok dugu zer esana herriaren etorkizunaz eta denok ezagutzen ditugu, bakoitzak bere ikuspuntutik, badaki zeintzuk diren Mañarik dituen gabeziak eta alde indartsuak.

Aurreko Plan orokorra 2002koa da eta orduko egoera ekonomiko eta sozialak ez zuen zerikusirik gaur egungoarekin. Hau dela eta zahartuta gelditu dela esan daiteke eta herri honek etorkizuna izatea nahi badugu, plan orokorra eguneratu behar dugu. Egia da, egoera ekonomikoa ez dela onena, baina garrantzitsua da nolako herria nahi dugun diseinatuta izatea, bidea zein den jakiteko eta haruntza joateko.

Plan orokorraren bidez, natura babesteko eremuak zeintzuk diren, industriaguneak, aisialdirako guneak, beharrezkoak diren ekipamenduak, eta non kokatu erabakitzen da. Hau guztia interes partikularrak bakoitzaren etxean utziz eta interes orokorra defendituz mañariarrontzako.

Etorkizuneko Mañariko gure seme-alaba eta ilobek non jolastu eta ikasiko duten erabaki behar dugu. Gazteek behar dituzten ekipamenduak zeintzuk diren erabaki eta mapan kokatu behar ditugu. Gaur egungo nerabeak etorkizunean Mañarin bizitzen gera ahal izateko, etxebizitzak non, zenbat eta zein eredutakoak izan behar diren diseinatzeko momentua da. Gurasoek eta sasoikoek beraien bizimodua erraztuko dien Mañaria zein den eztabaidatu behar dugu. Adineko pertsonek behar dituzten zerbitzuak eta ekipamenduak zeintzuk diren erabaki eta kokatu behar dugu.

Honen guztiaren helburua Mañaria erakargarri, eroso eta herri bizia eraikitzea da. Orain da momentua gure iritziak emateko eta beste pertsona batzuek izan ditzaketenak entzuteko. Orain da Mañariren etorkizuna diseinatzeko momentua eta zu ezin zara prozesu honetatik kanpo gelditu.

Etor zaitez eta parte hartu!

Mañariko Udala

 

 

¿Y por qué debes de participar?

Mañaria alkarregaz es el lema elegido para desarrollar el Plan General. Este lema no es fruto de la casualidad y para que quede bonito. Todos los representantes municipales de Mañaria estamos de acuerdo en una cosa y es que tenemos que construir este pueblo entre tod@s.

El Plan General es una herramienta fundamental para construir Mañaria y por primera vez se hará con la participación de los y las mañariarras. Este plan diseñará el municipio de dentro de una década y es importante la participación del mayor número de personas.

No importa la edad, sexo o profesión. Los que vivimos en Mañaria conocemos nuestro pueblo y cada uno, desde su punto de vista, sabe cuales son los puntos fuertes y débiles de Mañaria, sus problemas y potencialidades, por lo que todos tenemos algo que decir sobre nuestro futuro como pueblo.

El Plan General vigente es del año 2002, con una situación económica y social muy diferente a la de hoy en día. Es evidente que ha quedado obsoleto y, si queremos que Mañaria tenga futuro, tenemos que actualizarlo. Es cierto que la situación económica no es la mejor, pero es importante diseñar el modelo de pueblo, para saber cual es el camino y avanzar en el mismo.

Por medio del Plan general situaremos las áreas naturales a proteger, las zonas industriales, las áreas recreativas, los equipamientos necesarios, etc. Todo esto lo haremos aparcando intereses particulares y defendiendo el interés general de los mañariarras.

Debemos decidir donde jugarán y estudiarán nuestros futuros hij@s y niet@s. Estableceremos los equipamientos necesarios para la juventud y los situaremos en el mapa. Es el momento de diseñar el modelo, la cantidad y la ubicación de las viviendas para que los actuales adolescentes tengan la posibilidad de vivir en Mañaria en el futuro. Debemos discutir cual va ser el Mañaria que facilitará la vida a los padres y gente de mediana edad. Decidir y situar los servicios y equipamientos necesarios para nuestros mayores.

El objetivo es construir un Mañaria vivo, habitable, un pueblo mejor. Ahora es el momento de dar nuestras opiniones y conocer las que puedan tener otr@s. Ahora es el momento de diseñar el futuro de nuestro pueblo y tú no te puedes quedar fuera de este proceso.

Ven y participa!

Ayuntamiento de Mañaria