Mañariko Udalerako helburu nagusietako bat, Hiri-Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)a egitea da.

Legealdi honetarako Mañariko Udalerako helburu nagusietako bat, Hiri-Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)a egitea da. HAPOa herriaren hirigintza planeamendua eta garapen ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko lanabeza da.

Plan honek herriaren beharren arabera herriko lurrek izango duten erabilera ezberdinak definitzen ditu. Ingurugiroa, etxebizitza, mugikortasuna, jarduera ekonomiko eta sozial, ekipamenduak eta ondare historiko eta kulturalari dagokionean, beharrezkoak diren neurriak zehaztu eta programatu egiten dira, etorkizunean hori aurrera eraman ahal izateko.

Plan orokorra idatzi ahal izateko herria eta bertako bizimoldeak sakon aztertu behar dira. Azterketaren ondorioekin gure herria nolakoa izatea nahi dugun erabakitzen da. Dokumentu konplexua denez, jakintza alor ezberdinetako talde bat kontratatu da, plana egiteko lanak egoki egin ahal izateko.

Aurrerapena

Aurrera eramango dugun lehen dokumentu edo lana Aurrerapena da, eta “Informazioa, Diagnostikoa eta Irispide eta Helburu Orokorren aurrerapena” esaten zaio.

Lehenengo eta behin lurraldea, indarrean dagoen planeamendua, udal eskumenak ez diren arloak: errekak, errepidea, jarduera ekonomikoa… aztertzen da. Arlo soziologiko, demografiko eta ekonomikoak ere aztertzen dira eta hau dena ingurugiroa gure ekintza eta erabakien euskarri harturik. Honekin guztiarekin herriaren egoeraren diagnostiko orokorra egiten da.

Diagnostikotik abiatzen gara, hau da, errealitate batetik abiatzen gara. Gaur egun dugun Mañaritik etorkizunean nolako Mañaria nahi dugun erabakiko dugu, beti ere interes orokorra defendatuz.

Horretarako, mugikortasun iraunkorra, ingurugiroaren babesa, herriaren nortasuna mantentzea, sektore ekonomikoen garapen orekatua edo etxebizitza sozialaren garapena bezalako irizpide orokor batzuk hartuko ditugu kontuan.

Irizpide hauek kontutan hartuta proposamen eta alternatiba ezberdinak egingo ditugu. Berauek gure seme-alabei utziko diegun herentzia dela jakinik eta hartzen ditugun erabakien etorkizunean eragina izango dutela jakinik aztertu eta eztabaidatuko ditugu.

Honegatik guztiagatik, prozesua herritarren parte hartzearekin egitea garrantzitsua da. Zuzendu beharreko gauzak zuzendu eta nolako Mañaria nahi dugun erabakiz.


Qué es un Plan General

El Ayuntamiento de Mañaria se puso como uno de los principales objetivos de la actual legislatura, la realización del Plan General de Ordenación Urbana (PGOU). El PGOU es la herramienta con la cual se decide el planeamiento urbanístico y el desarrollo económico, social y cultural de un municipio.

Este Plan define los distintos usos que tiene el suelo del pueblo en base a sus necesidades, y se concretan y se programan las actuaciones a impulsar en materia medioambiental, residencial, de movilidad, actividades económicas y sociales, equipamentales y las referidas al patrimonio histórico y cultural.

Redactar un Plan General consiste en analizar el pueblo y sus modos de vida en profundidad. Con las conclusiones de ese análisis se decide como queremos que sea nuestro pueblo. Es un documento complejo por lo que se ha contratado un equipo redactor multidisciplinar externo, que contribuirá a la buena marcha de la elaboración de los trabajos del Plan.

Qué es un avance

El primer documento que vamos a elaborar es el Avance, que se titula “Información, Diagnóstico y Avance de Criterios y Objetivos Generales”.

Se trata en primer lugar de analizar el territorio, el planeamiento vigente municipal, los aspectos en los que las competencias no son municipales: ríos, carreteras, actividades económicas… También se estudian aspectos sociológicos, demográficos, económicos… y sobre todo el medio ambiente como soporte de nuestras actividades y de nuestras decisiones. Con todo ello se establece un diagnóstico general del estado del municipio.

Este diagnóstico nos marca el punto de partida, es decir, partimos de una realidad, de un Mañaria actual, y ahora toca decicidir cual es el Mañaria que queremos para el futuro, siempre desde el interés general y el bien común.

Para ello, marcaremos unos criterios generales como el impulso a la política de movilidad sostenible, protección del medio ambiente, mantenimiento de la identidad del municipio, una apuesta por un desarrollo equilibrado de los sectores económicos o desarrollo de la vivienda social…

Con estos criterios estableceremos propuestas y alternativas a los diferentes aspectos del Plan General. Las analizaremos y debatiremos, teniendo en cuenta que las decisiones de hoy serán el legado que dejemos a nuestros hijos y porque en adelante viviremos las consecuencias de las decisiones que se adopten.

Por ello es tan importante que todo este proceso se realice desde la Participación y aprovechemos para corregir lo que creamos conveniente, y que todos contribuyamos a decidir en que Mañaria queremos vivir.

Deja un comentario