HASIERAKO ONARPENA EMAN ZAIO MAÑARIAKO PLAN OROKORRARI

Uztailaren 3ko osoko bilkurak hasierako onarpena eman zion Mañariako Plan Orokorrari. Hau da Plan Orokorra burutzeko izapide garrantzitsuenetako bat. Jendaurreko erakustaldi bat ireki da irailaren 30 arte, hiritar orok azter dezan eta komenigarritzat dituen alegazioak egiteko. Dokumentu osoa dago eskuragarri udal webgunean. Hemen esteka:

http://www.mañaria.eus/eu-ES/Zerbitzuak/Hirigintza/Orrialdeak/default.aspx

Horretaz aparte, paperean ere ikus daiteke udal bulegoetan.
Izapide hau burutu ondoren, jasotako alegazioak eta gainerako administrazio eta erakundeen ekarpenak aztertu eta erantzungo dira, udalak Planari behin-behineko onarpena eman diezaion. Horren ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu Batzordera bidaliko da, eta gero Bizkaiko Foru Aldundira bere behin betiko onarpenerako.
Esan bezala, izapide garrantzitsua da hau, beraz, ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Deja un comentario