Ponderazioaren ideia…

Pasaden Abenduaren 12ko tailerrean PONDERAZIOAREN ideia jaso genuen. Honetarako, 6 faktore hauen arteko GARRANTZIA neurtu nahi izan genuen, beraien artean ordenatuz. Lehentasunaren arabera zenbakiak ipiniz alegia.

1- Malda
2- Eguzkiztapena
3- Motore bidezko irisgarritasuna
4- Oinezko irisgarritasuna
5- Herri Eredua
6- Zarata

Malda: Maldarik gabeko eremutan eraikitzeak abantaila teknikoak suposatzen ditu. Eraikuntza hauek, bai etxe, industria edota ekipamenduak, maldarik gabeko eremutan jartzeak lehentasuna duen jakin nahi dugu.

Eguzkiztapena: Eguzkiztapenak gizakion bizitzan duen eragina nabaria da, faktore honek duen lehentasuna jakin nahi dugu.

Motore bidezko irisgarritasuna: Faktore honekin autoaren ibilbideetara egokitzen diren eremuek dute lehentasuna jakin nahi dugu.

Oinezko irisgarritasuna: Faktore honekin oinezkotasunak duen lehentasuna neurtu nahi dugu.

Herri eredua: Herri trinkoa, zerbitzuetatik gertu, erabilgarria, sozialagoa eta jasangarria egiten dituen eremuak baloratu ditugu. Faktore honek zuontzat lehentasuna baduen jakin nahi dugu.

Zarata: Zarata, atsedenerako edota komunikatzeko (sozializatzeko) kaltegarria den faktorea da. Faktore honek zuen bizitzan duen pisua jakin nahi dugu.

Parte hartutako mañariar guztien arteko batazbestekoak, lehen postuan eta garrantzitsuenetzat HERRI EREDUA jo zuen. Ondoren, EGUZKIZTAPENA eta OINEZKO IRISGARRITASUNA baloratu ziren faktore garrantzitsu bezala. Hauetatik hurrunago, motore irisgarritasuna, malda eta zarata izan ziren.

Talde teknikoak Lurren egokitasunerako balorazioa, faktore bakoitzaren baitan egin du. Talde teknikoaren ikuspegitik, ikuspegi teknikotik alegia, mapa hauexek ere ponderatu egin dira. Azkenik, eta hirugarren hanka ikuspegi legala harturik, balorazio guztien arteko plano bateratua jaso dugu.

Honakoak izan dira hiru ikuspegietatik (PARTEHARTZEA, TEKNIKOA, eta LEGALA) jasotako laburpen PLANOAK, erabilera bakoitzerako lurren egokitasun BATERATUA irudikatzen dutenak:

Deja un comentario