Lurrak, egokiak izan daitezke erabilera anitzetarako

20 bat lagun izan ginen lurren egokitasunaren baloraziorako tailerrean. Herri ereduaz aritu ginen lehenik, nukleo konpaktu bat izatearen eta hazkunde motaren inguruan.

Ondoren, hirigintza erabilera ezberdinen ikuspegitik lurren balorazioa egin genuen. Lur hauek etxebizitza, industria, ekipamendu (eraikin publiko) edota espazio publikorako egokiak diren edo ez jakiteko. Baina baita ere, kontserbatuak izateko egokiak diren baloratu dugu. Bata eta bestearen artean aukeratu behar al dugu? Galdetzen du batek. Lurrak, egokiak izan daitezke erabilera anitzetarako.

Etxebizitzarako egokiak diren eremuak:
Lehenik eta behin harrobietatik hurrun. Herrigunean batez ere, inguruan, eliza ondoko zelaiak egokienetzak aukeratuz. Hazkunderik planteatzekotan hegoalderuntz, baina beti ere herria nukleo bezala ulerturik eta eredu honi eutsiz.
 

 
Industriarako egokiak diren eremuak:
Tailerrean industria arina eta astuna bereizi beharra eskatu zen, bigarren honi uko eginez. Dena den, harrobiez bestaldeko horiek jo dira egokienetzat. Izurtzako industriaguneen jarraipenean, dagoeneko baztertutzat jotzen diren lurrak aukeratu dira.
 

 
Ekipamentuetarako egokiak diren eremuak:
Batez ere herriguneko eremu zentralena aukeratu da, nukleo izaera azpimarratuz eta gaur egungo beste zerbitzuekin bat eginez. Honen harira, autobus geltoki inguruko eremuak eskeini ditzakeen aukerak ere azaleratu dira erabilera honetarako.
 

 
Espazio publikorako egokiak diren eremuak:
Orokorrean eremu asko jo dira egokitzat. Beharbada, prozesu honek horrelako beharrizanari eginiko keinua. Harrobi zaharrak ere egoki ikusi dira, eta hau ere, inguru hauek berreskuratzeko gogoaren isla izan da, prozesu honen adierazgarri hasiera hasieratik.
 

 
Kontserbatzeko egokiak diren eremuak:
Mapa honetan, kontserbazio intentsitatea ikusten dugu, ona eta txarraren arteko balorazioa baino. Emaitzak bereziki altuak izan dira, herri osoan orokorrean. Salbuespena, ezer bereiztearren, erreka alboko eremuak izan dira, bukaera edota jarraipen bat ematearren, osatzeko edota berreskuratzeko gogoz.
 

Deja un comentario