Diagnostikoaren emaitzak

Harrobien egoera
Ezinbestean Partehartze prozesuak harrobien egoera nabarmendu du lehenik. Batetik, aktibo dihardutenek sortzen duten zarata eta hautsen deserosotasunak azpimarratuz eta bestetik, harrobi zaharrak herriarentzat berreskuratu daitezkeela esanez.

Mugikortasuna
Mugikortasunaren aldetik, autoaren menpekotasuna aipatu da, bidegorri falta eta garraio publikoaren eskasia.

Ekipamenduak
Dauden ekipamenduak orokorrean ondo baloratu dira, frontoia, udaletxea eta kulturetxea horien artean. Baina zerbitzu falta ere salatu da, eskola bat izateak hartuko lukeen garrantzia gogoratuz.

Mañarian bizi
Bestalde, Mañarian bizitzearen alde onak ere azaleratu dira. Erreka eta naturarekiko harremana, herri txiki eta segurua, lasaitasuna… besteak beste.

 

Zure proposamenak, aurrera!

Zer nolako lurrak dauzkagu Mañarian? Zertarako dira onak? Zer dugu bere horretan mantentzeko? Zer eraldatzeko?

Zer egin dagoeneko eraldatuak dauden eremuekin?

Mañarian bizi, lan eta gozatzeko aukerari eutsi nahi zaio, zer nolako oreka dago jardun ezberdin hauen artean?

Nola aldatuko litzateke Mañaria eskola bat izan ezkero? Eta bigarren plaza bat izango balu?

Zer nolako etxebizitza nahi dugu? Zer egin dagoeneko hutsik dagoenarekin?

Zer nolako ekonomia iharduerak planteatuko zenituzke herrian ezartzeko egokiak?

Zer dugu egiteko, herria bizi eta sano mantentzeko?

Deja un comentario