Tokian tokiko arazoak eta onurak identifikatzen


 
26 lagun elkartu ginen Balorazio maparen tailerrera, eta jakinmina nabaria zen pasaden egunekoak zertan geratu ziren ikusteko. Lehen diagnostikotik jasotako leku aipagarrienak planoan bilatzera ekin genion lehenik. Iturriak eta balio naturalak, monumentuak eta balio historiko eta kulturalak, izan ziren besteak beste, planoan aurkitu beharreko “puntuak”. Puntuz puntu, Mañariako leku aipagarrienen konstelazioa osatzen joan ginen, ondoren hauei ezaugarri bat atxikitzeko, leku argitsua edo iluna den, segurua edo arriskutsua, ederra edo itsusia…
 
Subjetibotasunaren mapa, egunetik egunera osatzen den irudia da, gehitzearen poderioz eta bakoitzaren ekarpenek elikatuta. Honenbestez, behin behineko irudia bada ere jaso dugu Mañariako herritarren begiradaren isla. Diagnostiko honen haritik habiatuko dira datorren proposamenetarako tailerrak ere, neurria ondo harturik, herriari ongi datorkion Plan Nagusixa jantzi diezaiogun.

Deja un comentario