Diagnostiko tailerra, lehen harria ipini da.

28 lagun elkartu ginen diagnostikorako lehen tailerrean. Gaijartzaileen antzera, hiru hipotesi luzatu genizkien. Mañariara datorren familia, “Perttu” turista finlandiarra, eta zientzia fikziozko film horietan bezala, gasolio gabeko etorkizun berri bat. Egoera hauek aitzaki bezala harturik, herriak zer nolako abantailak dituen bota dugu eta zeintzuk kasuan kasuzko desabantailak. Zer aldeko eta zer kontran, kontran dauden askok aldeko ere jar ditzakegula ikusi dugularik. Taldeak berregin ziren, elkarrizketak gurutzatu, ideiak kontrastatu. Mahai gainean da beraz, lehen diagnostikoko ideia oldea eta hau izango da datorren tailerretarako oinarria. Lehen harria ipini da.

Deja un comentario