Mañaria alkarregaz hasi da! Lehenengo tailerraren berri.

Hamairu bat ume elkartu ziren udaletxeko musika aretoan, 6 neska eta 7 mutil. Bi urtetik 10 urte bitartekoak, gehienak apur bat txikiak Mañaria dena eta ez denaz ezer adierazteko, baina modu batean edo bestean irizpide argiak azalerazi dituzte.

Mañarian gustokoen zutena marrazteko eskatu genien lehenik eta bestetik, herriak ez zuen eta gustokoa zuten zerbait irudikatzeko. Gustokoak dira eta balio handia dute haientzat, erreka, ura, belarra eta natura gertutasuna orokorrean, Aitakurutzeko ermita ingurua eta Urkuletako putzuak ere aipatu egin ziren. Mañariarentzako desira dutena, ia aho batez jolasparkea izan da. Tubo, tirolina eta igelez betetako putzua. Eskolak Mañaritik kanpo jasotzen dituzte, eta autobusa goizean goiz hartu behar arren denek maite dute haien herriak eskeintzen diena. Haiek ere herriarentzako parte garrantzitsua diren bezala.

Bitartean, Plan Nagusixaren aurkezpenari ekin zioten Udaletxeko areto nagusian. Udal taldeak talde teknikoa aurkeztu egin zuen. Abian den prozesuari nola ekingo diogun azpimarratu zen, alkarregaz, borondate hutsa baino haratago doan prozesua irekiaz.

Puzzle erraldoia eraikiz amaitu genuen saioa, prozesua izan behar duenaren irudi, alkarregaz Mañaria osatuz. Isilune batean murgildu ginen zeruko argazki horretan ezagutzen ditugunak non diren asmatu nahirik. Mañariaren izanaz eta etorkizunaz zeresan ugari pilatu zen atzokoan, ea datozen tailerretan mahai gainean ipintzen diren haiek guztiak, ezinbestekoak baitira Plan Nagusixaren nondik norakoak bilatu eta elikatzeko.

Deja un comentario