“Mañaria alkarregaz” izango da Plan Orokorraren Parte-hartze Prozesuaren lema.

Abiatu nahi dugun parte hartze prozesuaren bitartez, gaurkotutako eta herritarren adostasunez eraikitako dokumentu berriaren idazketaren erronka dugu, zuen ekarpenez gaur egungo egoeraren diagnostikoa egitea, beharrak zehaztea eta hauei erantzun emango dien proposamenetara iristea.

Parte hartzea, ezinbesteko tresna bilakatzen da. Herritarren gaur egungo egoeraren perzepzioaz gain etorkizunerako asmo eta nahiak jasotzeko beharrezkoa dugu. Arazoak identifikatzeko eta hauei soluzioa topatzeko. Parte Hartzea interes komunak interes pertsonalen gainetik gailentzeko balio du eta Plan Orokorraren dokumentuari egonkortasuna eta sakontasuna emateko tresna da.

Prozesua bi fase nagusitan banatuko dugu. Herritarrek lehen fasean, Mañariaren nondik norakoaren azterketa, informazio bilketa eta gaurko egoeraren analisia egingo dute. Talde teknikoak, propioa egingo du ikuspegi tekniko eta legala ezarriz, eta bi analisi hauen uztarketatik herriaren egungo diagnostikoa jasoko dugu.

Azterketa honek, herriarentzat garrantzitsuak diren helburu orokorrak azaleratzeko balioko du.

Parte-hartze tresnak

Parte Hartze Prozesu honetan, parte hartu nahi duen pertsona orok aukera izan dezan, tresna ezberdinak garatuko ditugu.

Alde batetik, lan saio batzuk antolatuko ditugu, herritarrek Plan Orokorrari buruz dituzten ikuspegi guztiak azaldu ditzaten. Tailerretan herritarren boza ahalik eta anitzena izaten saiatuko gara, ekarpenak ikuspegi ezberdinetatik egin daitezen bultzatuz.

Bestetik, helburu bikoitza duen WEBgune bat martxan jarriko dugu: aurreko saioak indartzeko eta internet bidez nahi den unean parte hartu ahal izateko, eta egiten ari denari buruzko informazioa zabaltzeko.

Gainera, garatuko diren informazio eta deialdiak ezagutarazteko euskarri ezberdinak erabiliko ditugu: kartelak, aldizkariak eta WEB-a bera.

—————————————

Proceso de participación

Tenemos ante nosotros el desafío de escribir el nuevo Plan general, actualizado y con la conformidad de los ciudadanos. Lo haremos mediante un proceso de participación en el que, con vuestra aportación, realizaremos un diagnóstico de la situación actual, determinaremos las necesidades y propondremos respuestas a estas necesidades.

La participación es una herramienta fundamental. Además de conocer la percepción actual, es necesaria para recoger anhelos y deseos para el futuro. Es necesaria para identificar problemas y encontrarles la solución. La participación hace que el interés general prevalezca ante el interés particular y es una herramienta para dar estabilidad y profundidad al documento del Plan General.

El proceso lo dividiremos en dos fases. En la primera fase los mañariarras recogerán información sobre Mañaria y efectuarán un estudio pormenorizado de la situación de Mañaria. El equipo técnico y legal hará lo mismo y entremezclando los dos análisis llegaremos a un diagnóstico.

Este estudio nos valdrá para aflorar los objetivos generales que son importantes para el pueblo.

Herramientas de participación

Para que toda persona que desea participar en este proceso pueda hacerlo, desarrollaremos distintas herramientas.

Por un lado, organizaremos talleres para que surjan todos los puntos de vista de los mañariarras sobre el Plan General y podamos compartirlos. Se potenciará una puesta en común de las diferentes opiniones y aportaciones de las personas que participen.

Por otro lado, se pondrá en marcha una WEB con doble objetivo: reforzar los talleres haciendo posible la participación mediante una forma no presencial, y difundir la información sobre acitividades que se generen en torno al Plan, y su documentación.

Además, utilizaremos diferentes soportes para informar y realizar las convocaratorias, como carteles, invitaciones, revista y la misma WEB.

Deja un comentario